Epaiaren aurka kasazio helegita aurkeztu du Nafarroako Gobernuak Auzitegi Gorenean. Nafarroako Lurralde Auzitegiak epaitu zituen bost gazteak, eta bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion bakoitzari, eraso sexualengatik. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak epaia berretsi zuen.
"Ez ditugu eman diren epaiak onartzen, indarkeria izan zela urlertzen dugu". Adierazi du Ana Ollo kontsilariak. Auzitegi Gorenak onartu du helegitea.