Gaur egun jadanik 50 profesionalek bat egin dute elkarte honekin tartean GOR disketxea, Last Tour International management-a edo ta Sutagar musika taldea daudelarik. Elkarteak aholkularitza eskeintzen die profesionalei, kontratuak egiteko, segurtasun neurriak hartzeko, aseguruendako edo ta emanaldiren batean sexu eraso bat egotekotan nola erantzun behar duten azaltzeko. Instituzioekin ere bitartekaritza lanak egiten dituzte, kontratu publikoetan oinarrizko baldintzak ezarri eta segurtasuna bermatzeko. Musika sektorearen profesionaltasuna eta duintasuna bilatzen du elkarteak.