'Ahalduntze kolektiboaren bidez berdintasuna eraikitzen', kanpaina eginen du gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 13:32

Ahalduntze kolektiboaren bidez berdintasuna eraikitzen goiburuarekin eginen du Martxoaren 8aren bueltan kanpaina Gobernuak. Emakumeez osatutako kartela eta emakumeen ahotsak jaso dituen bideoa izanen ditu promozio bide.

Emakume sareen bidez, elkarteen bidez eta mugimenduen bidez eraikitako parte hartzeari emanen diote indarra. Norbanakoaren ahalduntzea izan zen iazko goiburua eta hori erdietsita pauso bat aurrera eman eta kolektiboki egiten den emakumeen arteko lanari emanen diote ikusgarritasuna. 

Legealdia amaitzen ari delarik, nabarmendu dute berdintasunaren bidean urrats handiak egin dituztela: Berdintasun Institutua erakunde independente bilakatzen hasi eta Berdintasunerako Legea onartzen amaituko dute.

Gaurtik hasi eta martxoaren 11ra bitartean eginen dute Ahalduntze Kolektiboaren aldeko kanpaina. Martxoaren 6an gainera adierazpena onartuko du Gobernuak berdintasunaren alde.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!