Joseba Ezeolaza: "Kroniko bilakatu da gizon eta emakumeen arteko arrakala lan munduan"

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 13:11

Nafarroan sinatzen diren kontratu partzialen artean hamarretik zazpi emakumezkoek sinatzen dituzte. Horixe da Comisiones Obreras sindikatuak egindako txostenaren emaitzetako bat. 

Horrez gain, soldatetan ere alde handia dago emakume eta gizonen artean: emakumeek %28 gutxiago kobratzen dute.Soldataren desberdintasunaz gainera, prekarietatea eta lanaren kalitatea ere bada emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen artean. Joseba Ezeolaza da Comisiones Obreras sindikatuko txosten hori egin dutenen ikerketa taldeko arduraduna eta hari egindako elkarrizketa entzuten ahal da behean. 

Lanaren nolakotasunak ondorioak ditu baita kotizazioan eta hortaz pentsioetan. Emakumeek pentsio txikiagoak dituzte gizonek baino, %39 txikiagoak.

Nola aurre egin desberdintasu horri? Neurri hainbat jarri ditu mahai gainean sindikatuak: enpresetan soldaten inguruko ikuskaritzak egitea edota berdintasun planean generoaren arteko lanaren desberdintasuna ere txertatzea.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!