Venezuelan eginen den 'Herrien Batzarrera' ez diote sartzen utzi nafar kazetari bati

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 26a, 08:25

Jorge Correa 'Boro'. Arg: ahotsa.info

Hegazkinetik egin du salaketa Jorge Correa 'Boro' kazetariak: Panaman 20 orduz atxikita egon ondoren etxera bueltan bidali dute. 

"Hegazkinetik ari naiz idazten", hala hasi du Jorge Correa 'Boro'k idazkia. Panamako aireportuko poliziak 20 orduz atxikita izan ondoren Parisera itzultzen zen hegazkin batean sartu dutela jakinarazi du kazetari nafarrak (Madrilen jaioa eta aspaldidanik Iruñean bizi da). Nazioarteko Herrien Batzarrean parte hartzeko asmoa zuen Borok eta sare sozialetan salatu du gertatu zaiona. 

"Deportatu egin naute. Caracasera abiatzeko nire esperoan zeuden eta orduantxe galdezka hasi dira nire iraganaz: ia ba ote nuen Espainian karguren bat, alderdi politikoren bateko kide ote nintzen edo ETArekin bat egiten ote nuen", azaldu du Borok. "Ordenadorea, mugikorra... kendu dizkidate. Etorkinentzako gunean 25-30 pertsona inguru igaro dira ni han izan naizen bitaretan eta neri baino ez dizkidate kendu ordenagailua eta mugikorra", gaineratu du. Espainiako enbaxadarekin hitz egiteko aukerarik ere ez diote eman 24 ordu pasa diren arte eta hori ere salatu du sare sozialetan. 

Venezuelan gertatzen ari dena konta ez zezan atxiki dutela uste du Borok eta arrazoi berarengatik kanporatu dutela herrialdetik. "Ez zaie batera axola izan kazetaria izatea helburu bakarra ni deportatzea izan da", esan du. Giza Eskubideen aurkako jarrera izan du Panamako Estatuak Bororen ustez eta adierazpen askatasunaen eta prentsa askatasunaren aurkako jarrera hartu duela. La Haine kazetako langilea da Jorge Correa 'Boro'. 

Informazioa ahotsa.info argerkaritik hartua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!