Navarpluma enpresan lanean ari direnek 25 egun daramatzate greban. Euren lan baldintzak okertzen ari zirela eta protesta egiteko erabakia hartu zuten. Izan ere, soldatetatik 400 euroko galera pairatzen ari dira hilero eta lanaldi oso luzeak izaten ari dira: hamabost egunez aritu behar izan dute lanean etenik gabe. "Prekarietatea eta esplotazioa" eguneroko ogi bilakatu direlako ari dira greba egiten. 38 langilek osatzen dute Navarplumako lan-taldea. Asteburuan itxita izan da lantokia. Eta enpresak sumatzen du hutsune hori. Nahiz eta jakin ez dela legezkoa lan-taldea greba egiten ari den bitartean langileak kontratatzea egiten ari da: Aldi Baterako Lanerako Enpresen bidez (ETT) langileak ari dira hartzen. ELA sindikatuak salatu du egoera sare sozialen bidez.