Agustin Martinez Bezerra da 2016ko sanferminetako bost erasotzaileetako batzuen defentsa abokatuak. bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zieten abusu sexualak egiteagatik emakume bati eta zigor hori errekurritu egin du orain Martinez Bezerrak. Dio, auzitegiko epaimahaiak presi mediatiko handiari egin behar izan diola aurre auziak gizartean anabasa sortu duelako. Horregatik errekurtsoa jarri dio bederatzi urteko espetxe zigor eskaerari.
2016ko sanferminetan emakume bati bost gizonen artean erasotzeagatik abusua ikusi zuten epaileek eta zigorra horren araberakoa izan zen: bederatzi urteko espetxe zigorra. Mobilizazio handia eragin zuen kalean abusutzat hartu zutelako eta ez bortxaketatzat. Epaileek ez zuten ikusi erasorik ez eta intimidaziorik ere eta horregatik izendatu zuten abusu.
Abenduan konfirmatu zieten akusatutakoei zigorra, bederatzi urtekoa baina Auzitegi Gorenera apelazioa eskatuta dagoenen behin behinean libre dira erasotzaileak.