Ana Beltranen adierazpenak gaitzetsi ditu Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 25a, 17:53

LGTBI kolektiboari babesa adierazi dio ganberak. Transexualak txakur, katu edo ornitorrinkoekin parekatu ditu PPko legebiltzarkideak.

Osteguneko osoko bilkuran egin zituen adierazpenak PP legebiltzarkide Ana Beltranek, Hezkuntza Sailak haurrei egin dien inkesta baten inguruan galdetzean. Sexuaz galdetzean, neska, mutil edo beste bat aukera azaltzen da inkestan. Beste bat aukerarekin zeri buruz ari diren galdetu zion Ana Beltranek Maria Solana kontseilariari, "txakurraz, katuaz edo ornitorrinkoaz?", gaineratuz. 

Laukoak iraingarritzat jo ditu adierazpenak, eta zuzenketa publikoa egin dezan galdegin dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!