Astean 90 ordu lan egitea proposatzen du ELA-k, astelehenetik larunbatera banatuta, "nahikoa denbora, herritarrek beren erosketak egin ahal ditzaten" adierazi dute sindikatuko arduradunek. Igandeak eta jai egunak baliogabetuz, kontratuz langileek ezinen lukete egun horietan lanik egin. Egun, legearen arabera, gaur egun enpresariek erabakitzen dute dendak zenbat eta noiz ireki al dituzten, 5 igande edo jaiegun urtero.
Proposamen honen negoziaziorako, sindikatuek jarrera bera dute gai honetan, guztiek jai egunetan jai izatearen alde daude. Bainan aurretik patronala egonen da. ELA-ren ustez, ezinezkoa izanen da saltoki haundi eta nazioarteko frankizien enpresariekin akordiorik lortzea, bai ordea bertako enpresari txiki eta ertainekin, orain arte igandeetan ixtearen alde azaldu baitira. Nafarroako Gobernuari ere eskaria, jai egunetan denda itxita egotearen aldeko jarrera azaldu baitzuten alderdiek akordio programatikoan. Horretarako pausoak eskatu dituzte.