PSOEren gobernuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide bati emandako aurreneko hirugarren gradua da Xabier Sagardoiri emandakoa. Hirugarren graduan ekarriko dute Iruñeko espetxera. Apirilaren 6an beteko du osorik zigorra eta libre geldituko da. Soriako espetxean izan da urteotan preso, bigarren graduan tarterik handiena. Joan den astean haren abokatuak, Jaione Karrerak salatu zuen hain zuzen ere presoaren jarrera onak urteotan eta egindako progresioa ez ziotela aitortzen ari eta hirugarren gradua emateko garaian trikimailuak eta atzerapenak izaten ari zirela.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!