Nafarroako Kutxaren desagertzea ekidin zitekeen

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 22a, 14:13

Laukoak bat egin du ondorioetan: Nafarroako Kutxaren desagertzearen ardura kudeatzaileena izan da baina baita ikuskatzaileena ere. Alegia, Enrique Goñiren kudeaketarena eta ikuskatu ez zuten UPNren karguena. Eta are gehiago nabarmendu dute ondorio horietan. Diote, CANek bakardadean aurrera egin balu, ez litzatekeela finantza entitate galdutzat joko orain.

Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordea lanean aritu da parlamentuan, eta gaur, ondorioak aurkeztu dituzte batzorde horretako azken saioan.

Laukoak bat egin du ondorioetan: Nafarroako Kutxaren desagertzearen ardura kudeatzaileena izan da baina baita ikuskatzaileena ere. Alegia, Enrique Goñiren kudeaketarena eta ikuskatu ez zuten UPNren karguena. Eta are gehiago nabarmendu dute ondorio horietan. Diote, CANek bakardadean aurrera egin balu, ez litzatekeela finantza entitate galdutzat joko orain.

Alderdi sozialistak bere ondorioak atera ditu. Eta oraingoan ere, erdibidean geratu da. Gehiegi busti gabe. Esan du, UPNk ardura izan duela Nafarroako Kutxaren kudeaketa okerrean baina ez luke posible ikusiko Nafarroako Kutxaren etorkizuna bakardadean.

UPN biktima moduan agertu da gaur Luis Zarraluki parlamentariaren eskutik. Esan du, dena sorgin ehiza bat izan dela. Ondorioak ez ditu batzordean aurkeztu. Esan du, osoko bilkuran eginen duela hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!