16 milioi euroko aurrekontua ezarri du Osasunak, Sadar futbol zelaiaren birmoldaketarendako. Horretarako ordea, abal garrantzitsu baten beharra du talde gorritxoak. Nafarroako Gobernua prest da horretarako, baina bermeak eskatzen dizkio Osasunari, are gehiago oraindik ere foru ogasunarekin bost milioiko zorra duelarik. Gobernuak telebistako eskubideen etekinak eta jokalarien balizko salmentetatik eratorritakoak eskatzen ditu berme moduan. Osasunak ez du onartu eta soilik jokalarien merkatutik lortutakoak eskeintzen ditu. Datozen egunotan bilera gehiago eginen dituzte bi aldeek. Behin arkodioa lortuta, abala Nafarroako Parlamentuak onartu beharko luke. Momentuz UPN, Geroa Bai eta PSN, abala ematearen alde azaldu dira, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda Ezkerrak zalantzak azaldu dituzte, kontutan hartuz oraindik ere Osasunak duen zorra.
Bitartean, gaur itxiko da Sadar futbol zelaiaren zaharberrizte proiektua hautatzeko bozkaketa prozesua. Momentuz. 5.630 bazkidek eman dute bozka, guztien arten %50a. Bi galderei erantzun behar diete. Lehendabizikoa: “Sadarrerako ze birmoldaketa nahi duzu? Erabatekoa edo ta partziala?”. Eta bigarrengoa: “Erabateko birmoldaketa egin behar izatekotan, aurkeztutako zazpi proiektuen artean zein nahiago duzu?”