Transferentziak igortzeak espainiarren arteko berdintasuna hausten duela eta independentisten nahiak asetzen dituelako UPNk bat egin zuen PPren mozioarekin. Javier Esparzak esan du ez zaiela men egin behar Espainia hautsi nahi dutenen eskaerei. Espainiaz probetxu atera nahi dutenen kontrako botoa izan zen eta Espainiarekiko desleial izan direnekiko, gaineratu du.
Kezkagarria da jarrera hori Nafarroako Gobernuko bozeramale Maria Solanarentzat. Nafarroak aurrera egiteko galga jarri nahi izatea leporatu dio Gobernuko bozeramale Maria Solanak UPNri atzo Euskal Autonomia Erkidegoari eskumen gehiago ez ematearen aldeko jarrera hartu zuenean. "Akordioak dira, hitza bete behar da" esan du.