Industrian esaterako, lan baldintzarik egonkorrenak dituzten sektorean, soldata altuenak dituztenean %20 baino ez dira emakumeak. Aldiz, zaintza lanetan, prekarietate handiena dagoen sektorean, %90 baino gehiago dira emakumeak.
Erakundeek ere erantzukizuna badute desberdintasun horiekin amaitzeko eta neurri zehatz horien artean hauexek nabarmendu dituzte: berdintasun plan eraginkorrak egiteko enpresen barruan; kontziliaziorako eta erantzunkidetasunera benetako neurriak bideratzea; zaintza lanen aitortza egitea; etxeko langileentzat lan baldintza duinak eskaintzea edota haur eskolak doanekoak izatea.