“Oso zoriontsu” sentitzen dira nafarren %55

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 21a, 08:16

Momenturik dibertigarrienak lagun artean egiten dituztela nabarmendu du garagardo konpainia batek egindako ikerketak eta taberna eta jatetxeetan igarotzen dutela aisiaren tarterik handiena.

Garagardo konpainiek egindako ikerketa baten emaitzek diote nafarren %55 zoriontsu edo oso zoriontsu bizi direla. Lagun artean pasatzen dituzten momentuak lagungarri dira euren ongizatean eta parte handi bat tabernan edo jatetxean ematen dutela nabarmendu du ikerketa horrek. Kirola, irakurketa, sukaldaritza, pintura eta argazkilaritza egitea da aisialdiko denbora pasa arrakastatsuena nafar horien artean. Ongizate emozionalaren inguruko galdeketak egin ditu Espainiako Garagardozaleen Elkarteak.

Zeintzuk dira ongizatearen gakoak nafarrentzat? Bada galdeketa horren emaitzen arabera, norberarekin ongi egotea, zoriontsu bizitzea, orekatu sentitzea, lasaitasuna eta egonkortasuna izatea.

Aisialdia nola pasatzen duten galdetuta %63 jatetxeren batean bazkaltzea edo afaltzea da gustukoen duten aisialdirako ekimenik nabarmenena. %30arentzat kirola egitea, zinemara edo antzerkira joatea edo musika kontzertuez gozatzea da aukeren arteko lehenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!