EAEri eskumen gehiago ez transferitzearen alde bozkatu du UPNk Espainiako Senatuan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 20a, 19:31

UPNko senatari Francisco Javier Yanguas

Gernikako Estatutuan bildutako eskumenak Eusko Jaurlaritzari ez transferitzeko eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari eskumen gehiago ez trasferitzearen alde lerratu da UPN Espainiako Senatuan. PPren proposamena izan da, eta Ciudadanos, Foro Asturias eta UPNren aldeko botoekin onartu da, gehiengo osoz. 

"Abertzaleen aldarrikapenei" jaramonik ez egiteko eskatzen dio mozioak Espainiako Gobernuari: "Lurralde kohesioa defendatzen duen eta soilik abertzaleen aldarrikapenei kasu egiten ez dien Gobernua behar da". Gernikako Esatututuan bildutako eskumenak ez transferitzeko galdegiten du testuak. PPko senatari Esther del Briok adierazi du, "Moncloako presidente okupak eta kamikazeak" ezin diola "ezein autonomia erkidegori 30 eskumenetik gora oparitu".

EH Bildu, PSOE, Podemos, PDeCat, Talde Nazionalista eta Coalicion Canaria taldeek aurka bozkatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!