Volkswagenek hirugarren modelo ekoizpena ezar dezake Landabenen

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 20a, 08:01

Maiatzean hartuko du Alemaniako zuzendaritzak erabakia. Datozen asteotan negoziatzen hasiko diren lan hitzarmen kolektiboaren sinadurari lotua dago ekoizpenaren handitze erabaki hau. Atzo Andreas Tostmann, Volkswageneko ekoizpen eta logistika arduraduna izan zen Landabenen. “Oraindik erabakia hartuta ez dagoen arrean, azken pausuetan gaude” adierazi zuen Tostmann-ek, “5 urtetarako lan hitzarmena izateak, egonkortasuna emanen lioke ekoizpenari eta horrek erraztuko luke zuzendaritzaren aldetik, Nafarroan hirugarren kotxe modeloa ezartzea”. Momentuz, etorkizuneko kotxe elektrikoaren ekoizpena baztertua dago Landabenen.

Landabengo zuzendaritzak jadanik jarri du mahai gainean lan hitzarmen kolektiborako proposamena. 2018-2023 tarterako, faktoriaren egonkortzea bilatu nahi du Volkswagenek eta KPI-a + %0.4ko soldata igoera proposatu die sindikatuei.

Datozen hilabeteak mugituak izanen dira Landabengo faktorian. Lan hitzarmen kolektiboaren negoziaketei eta T-Cross, bigarren kotxe modeloaren kaleratzeari, martxoan izanen diren langile batzorderako hauteskundeak gehituko zaizkie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!