A hepatitisarekin zazpi pertsona kaltetu dira Amaiur ikastolan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 20a, 07:58
Amaiur Ikastolako sarrera.

Osasun sailak 35 ikasleri, 26 gurasori eta 10 irakasleri jarri die txertoa. 

A hepatitisaren agerraldia izan da Amaiur Ikastolan. Azken egun hauetan zazpi pertsona kutsatu dira eta dagoeneko Osasun Sailak hartu ditu zenbait neurri: 35 ikasleri, 26 gurasori eta 10 irakasleri jarri die txerta. Ikastolako ikasle bakar batek du diagnostikatua A hepatitisa, haurtzaroan gaixotasun arina izaten da eta ez du etorkizunera begirako ondoriorik izaten. Haur hori Lehen Hezkuntzako Lehenengo mailan ari da eskolak hartzen eta gaixotasuna azaroan hartu zuen haurrak. Dena dela, urtarrilean gurasoen artean hasi zen zabaltzen, haur horren gelako gurasoen artean: sei gurasori gertatu zaie. 

Pertsonatik pertsonara kutsatzen da Hepatitis A gaixotasuna, bereziki ahoko transmisioaren bidez. Aste txuria aprobetxatuko dute ikastola ohi baino sakonago garbitzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!