10.612 langabetu gutxiago Nafarroan azken 4 urtetan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 19a, 13:54

Legegintzaldia bukatzear dela, balantzea egin eta helburuak bete ote diren ikusteko ordua heldu da. Langabezia 10.000pertsonetan jeistea jomuga zuen Gobernuak, ala markatu zuen akordio programatikoak eta kasu honetan bete egin da. Duela lau urte baino 10.612 langabetu gutxiago dago Nafarroan, %24 egin du behera langabeziak. Eskubide Sozialetako lehendakari ordeak, Miguel Laparrak azpimarrtau duenez, langabezia jeitsi da, enpleguak sortu eta gainera, behin behinekotasuna ere murriztu egin da azken 4 urteotan.

%54 igo egin dira kontratu mugagabeak eta behin betikoen artean gehienak 6 hilabetekoak dira gutxienez. Nafarroa, krisialdiaren aurreko zifretara gerturatzen ari da, aurten espero da garaiko enplegu maila berreskuratzea, 4.000lanpostu sortzea geratzen baita. Erronken artean, noski, oraindik ere lan bila diren 34.000 pertsona horien beharrari erantzun eta batez ere horien artean %38a diren iraupen luzeko langabetuei irtenbidea bilatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!