Atzerritartasun bulegoak tramiteak egiteko duen atzerapenak pertsona askori eragiten diela salatzeko, protesta

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 19a, 08:50

Elkarretaratzea eginen dute Sos Arrazakeria eta Paperak eta Eskubideak Denontzat plataformek deituta gaur 19:00etan Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean, Merindadeen plazan. 

Nafarroako Atzerritartasun Bulegoak tramite askotarako hitzorduak kezkagarriki atzeratzeak, hala nola Familia Berrelkartzeko Eskaeretarako, Finkatze Sozialeko Erresidentziarako eta Babes Internazionaleko Eskaeretarako, bidegabekeria larriak eragiten dizkie kaltetutako pertsona atzerritarrei. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete Sos Arrazakeria eta Paperak eta Eskubideak Denontzat plataformetatik gaur, otsailak 19, 19:00etan Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren aurrean elkarretara daitezen. 

Salatzen jarraitzen dute bi taldeok Atzerritartasun Legea "arrazismo instituzionalaren" adierazpenik handiena dela eta Asilo eta Babes Internazionalerako Legea aplikazioa ez dela eraginkorra. Horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituela uste dute. 


#ArrazismoInstituzionalaDa
#EskubideGuztiakPertsonaGuztientzat

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!