Hautagaitza bateratuaren ideiarekin bueltaka ari dira batzuk eta besteak. Geroa Baik laukoak bat egindako joateko proposamena mantentzen du mahai gainean, nahiz eta, lau horien artean bik dagoeneko ezezkoa eman duten, Ahal Duguk eta Ezkerrak.
Uste du Koldo Martinezek azkarregi hartu duten erabakia dela, eta oraindik ere bileran batzartu eta hausnarketa egiteko moduko proposamena izan daitekeela. Izan ere, ohartarazi du, inoiz baino arrisku handiagoan dagoenean Nafarroaren autogobernua, inoiz baino indar bateratu gehiago beharko lukete adierazi.
Adolfo Araizek esan du autoritarismoari aurre egitea beharko lukeela izan hautagaitza bateratu baten helburua, eta bide hori hartzekotan EH Bilduk bat eginen lukeela.
UPN-PP hautagaitza ere, eztabidagai
Beste hautagaitza bateratu bat izan liteke UPNk PPrekin osatuko lukeena. Alderdi Popularrak egin dio keinu alderdi erregionalistari baina Javier Esparzak ez du argi ikusten, oraingoz. Espainiako hauteskundeetara PPrekin joanen balitz zaildu eginen lioke Nafarroan gerora PSNrekin bat egin ahal izatea. Horrek sortzen dio kezka.