Baina ikur frankistak desagertzeko lan honek topatu ditu erresistentziak. Oraindik ere 64 ikur frankista ditu detektatuta Gobernuak. Askotan udalerri txikiak izanda, arazoak daude tramite burokratikoak martxan jartzeko, bestean aldiz, ikur frankistak kentzearen kontra azaldu dira udal agintariak. Alvaro Baraibar, Bakea eta Elkarbizitzarako zuzendari nagusiak azaldu du, helburua, derrigortzearen gainetik, konbentzitzea dela.
Prozesu guzti honetan eman dira ere bitxikeriak. Deierrin esate baterako, Nafarroako Gobernuaren notifikazioa jasota ezagutu zuten Franko, udalerriko seme kuttuna izendatua zegoela 40.hamarkadan edo ta Kaskanten, Diktadorak, bizitza guztirako eta betirako alkate kargua zuela. Izendapen guzti hauek atzera botatzen ari dira gutxinaka gutxinaka Nafarroa osoan.