Ez da izan asteburuko sute bakarra, igandean ere Bargotan "La Inera" parajean, 13hektarea erre egin ziren. Hiru fronte izan zituen suteak eta Lizarra eta Lodosako suhiltzaileez gain, Nafarrgoako Gobernuko helikopteroa ere aritu ziren lanean itzaltzeko. Neguko kimaketa lanen ostean sortutako sua izan zela uste du Foruzaingoak.
Nafarroako suhiltzaileek gogoratu dute egun hauetan debekatua dagoela neguan ohikoak diren larreetako su kontrolatuak egitea. Hego haizea egonik arriskutsua da eta erraz zabal baitaiteke sua.