Josu Sanjurjo nagusitu da Lizarran jokatutako azken final-laurdenean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 18a, 07:52

Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 

Lizarran jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena, herriko Gazteriaren Etxea bete duten 130 bertsozaleren aurrean. Haien aurrean aritu dira Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego Riaño. Ander Aranburuk egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lizarrako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ostean, Julio Sanjurjok eskuratu du puntu gehien (263), eta hortaz, martxoaren 10an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz (256,5), Sarai Robles (255), Julen Zelaieta (250,5), Diego Riaño (248) eta Amaia Elizagoien (236,5).

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Josu Sanjurjo Altzuri
Eneko Lazkoz Martinez
Sarai Robles Vitas
Julen Zelaieta Iriarte
Diego Riaño Barroso
Amaia Elizagoien Varlea

263
256,5
255
250,5
248
236,5

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!