Iruritan jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, herriko Gizarte Bilgunean elkartu diren 200 lagun ingururen aurrean. Haien aurrean aritu dira Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra. Zigor Gartzia “Zian”-ke egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.
Saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (264,5), eta hortaz, martxoaren 10an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros (257), Xabat Illarregi (250,5), Xabi Maia (247), Endika Legarra (233) eta Patxi Castillo (230). Bost bertsolari hauek bihar arte itxaron beharko dute, azken final-laurdena igarota sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Joanes Illarregi Marzol |
264,5 |