Iñigo Allik (UPN) politika utziko du

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 15a, 14:00

Iñigo Alli.

Ez da berriz UPNren zerrendetan aurkeztuko Diputatuen Kongresura. "Bizitzako ziklo bat isteko garaia iritsi da", esan du sare sozialetan. 

Iñigo Allik politikan darama 2012. urtetik. "Iritsi da garaia politikagintza utzi eta enpresa mundura itzultzeko", adierazi du erregionalistak sare sozialen bidez. Diputatuen Kongresuan izan da urteotan UPNren alderdiarekin eta ziklo amaiera iritsi dela adierazi du. "Politikan aritutako denbora eraldatzailea, atsegina eta liluragarria eta aldi berean gogora izan da", adierazi du. Egindakoetatik nabarmendu duena da mendekotasuna duten pertsonentzat boto eskubidea lortzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!