Hiru urte daramatzate ikastoletako langileek Nafarroako Ikastoletako Elkarteekin hitzarmen berri bat negoziatu nahian. Duela bederatzi hilabete baina guztiz blokeatua dago negoziazio mahai hori.
2010. urtetik 2007an sinatutako akordioa luzatuta dute, alegia, bederatzi urte dira luzapenekin. Irakasleen lan baldintzak hobetu nahi dituzte baina ez hori bakarrik: 0-3 zikloko hezitzaileentzat ere hobekuntzak nahi dituzte, zerbitzuetako langileentzat eta baita laguntza espezialistentzat ere.
Nafarroako Ikastolen Elkartearekin negoziazio mahaian LAB sindikatuak du gehiengoa, %95a eta ELAk gainerako %5a. Korapiloa askatzeko eskatu diote NIEri. Nafarroan ikastoletako 650 langileri eragiten die lan-hitzarmenak. Desblokeorik lortu ezean mobilizazioak eginen dituztela iragarri dute ikastoletako langileek. I
Lan hitzarmena berritu gabe bederatzi urte daramatzate Nafarroako Ikastolek. Langileen artean soldata desberdintasunak sortu dira eta egoerak berehala konpondu behar duela uste dute.