Uxue Barkosek laukoa elkarturik aurkezteko proposamena egin du Espainiako hauteskundeei begira

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 15a, 13:17

Uxue Barkos.

>Zerrenda bateratua aurkezteko gonbidapena egin die Geroa Baik, EH Bilduri, Ahal Duguri eta Ezkerrari. >EH Bilduko Adolfo Araizek ontzat jo du proposamena baina zabalagoa behar du koalizio horrek. >Ezkerrak eta Ahal Duguk, ordea, azkar eman diote ezezkoa.

Pedro Sanchezek 10:30etan iragarri du hauteskundeetarako data berria: apirilaren 28an eginen dira Espainiako Gorteetarako bozkak. Berehala iritsi dira batzuen eta besteen erantzunak. Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, argi du: "Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak blokean aurkezteko, alegia, ordezkaritza bateratuan. "Nafarroan bermatu dugun gobernu sendoaren erakusle litzateke", adierazi du. 

Adierazpen horiek egin eta gutxira iritsi dira gainerako alderdien balorazioak. EH Bilduk ontzat jo du Barkosen proposamena baina ez erabat: "Askoz ere zabalagoa beharko luke izan bateratze horrek", esan du Adolfo Araizek. Alegia, uste du lau alderdi horiek baino gehiagok beharko luketela izan tokia. Ezezko borobila eman dute beste bi alderdiek: Ahal Duguk eta Ezkerrak. Marisa de Simonek (Ezkerra) esan du "ezker ez-nazionalista" baten aldeko jarrera hartuko dutela. Ahal Duguk adiaerazi du formula hori duela lau urte adosten ahalegindu zirela eta ez zuela fruiturik eman. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!