Haur eskoletako gastua txikitu eginen da: hilean 35 euro gutxiago ordainduko dute familiek

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 15a, 09:03

0-3 urte arteko haurren eskolaren prezioa %15 jaitsiko da. Atzoonartu zen Foru Legea haur eskoletako gastua txikitzen duena. 

Haur eskoletara umea eramaten duten familiek gastua txikitua ikusiko dute: 35 euro gutxiago ordainduko dute haren semea edo alaba haur eskolara bideratzeagatik. Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu zen deskontua %15ekoa izan daitekeela. Hori bai, haur eskola publikoetan antzemanen dute beherakada hori gastuan familiek. Bataz beste, hilean 35 euroko beherapena izanen dute edo gauza bera dena, ikasturteko 400 euroko aurreztea. 

Nafarroan 101 haur eskola dira publikoak. Guztira horietara 4.363 haur joaten dira. Gastu hori txikitzeko diru gehiago bideratu dute haur eskoletara. Guztira 10,57 milioi euro izanen dituzte. 

Heldu den ikasturterako aurre-matrikula martxoaren lehen egunean iritsiko da eta hamabost egunez izanen da zabalik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!