Larri zauritu da 19 urteko gaztea bizikletan zihoala auto batekin talka egin ostean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 15a, 08:43

Zaragoza etorbidean izan zen ezbeharra. Zauri larriak izan zituen neska gazteak. 

Larri zaurituta suertatu da 19 urteko neska gaztea bizikletan zihoala auto baten kontrako talka izanda. Atzo izan zen ezbeharra Zaragoza etorbidean. Horrez gain atzo udaltzaingoak beste bederatzi ezbehar artatu zituen: hiru lagun izan ziren horietan zauritutakoak. Moto baten eta 4x4 auto baten arteko talkan izan zen zaurituetako bat, Erripagaina auzoan. Bestea, Taxoare kalean izan zen, auto baten eta moto baten arteko kolpean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!