Genero indarkeria pairatzen ari direnentzat txakur-babesleen eraginkortasuna aztertuko dute

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 15a, 07:57
Silviak Sugi txakurra du babesle. Parlamentuan entregatu zituen sinadurak haren txakurrak aukera berberak izan ditzan itsuenek dituztenak bezala.

Nafarroan 91 emakumek eskatua dute txakur-babesle bat. Indarkeria matxista pairatu eta beldur sentitzen diren emakumeak dira gehienak. Bebse neurriak eskatzen dituzte. 

Parlamentuak aurrera atera du Nafarroako Gobernuari eskatzen dion ikerketa baten eskaera: baloratu dezala eta eragina izan ote daitekeen azter dezala genero indarkeria jasan duten emakumeei txakur-babeslea jartzea eraginkorra izan ote daitekeen. Eskari horretan jasotzen denaren arabera Nafarroan 91 emakumek dute eskatua nolabaiteko babes-neurria: izan poliziala, judiziala, soziala edota osasun arlokoa. 

Horrez gain, lan hori egiterakoan aztertu dadila txakur-babesleak jartzearen aukera. Aztertu beharko litzateke zer nolako eragina izanen ote lukeen emakumearengan eta gizartearengan ere, Segurua ote den aztertu beharko litzateke eskari horren arabera. Lehentasuna, genero indarkeriaren aurka egiteko baliabide eta neurri guztiak hartzea litzateke. Ziurtasun osoz eta berme guztiekin egin behar dira halakoak, amaitu du eskari horrek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!