Anoetan zaharberritze lanak egin behar dituzte udan. San Mamesek "handiegia" dirudi. Beraz, hautatua Gasteizko Mendizorroza ala Iruñeko Sadar izan daitezke. Lekunberriko taldearen xedea: inor ez geratzea Berri Txarrak ikusi nahian eta ezinean, taldeak 25 urte ondotik etenaldi mugagabea hasi behar duen honetan.
Ikusi Arte Tourreko sarrerak arrapaladan saltzen ari dira. Gorka Urbizuren hitzetan, "maitasun tsunamiak" gainditu ditu, eta jarraitzaileei esker ona hobekien dakiten moduan adierazi nahi diete. Bira bihar hasiko dute Gernikako Astran, eta Nafarroako Arenako azaroaren 23ko azken kontzertura arte iraunen du.
Tartean, dozenaka kontzetu, Euskal Herrian, Estatuan eta baita atzerrian ere. Besteak beste, Alemania, Estatu Batuetan eta Japonian. Areto txikietan zein erraldoietan. Agur esateko erabakia ez dator haserre baten edo jarraitzaile faltaren ondorioz. Horregatik, bira ospakizuna izatea nahi dute.
Urbizuk azaldu du agur eskateko erabekia bere erabaki pertsonala izan dela. Duela bi urte hasi zen aukera hori taldekideei aipatzen. Batetik, higatura dago, taldeak eskatzen duen lanarengatik. Bestetik, asetasuna, BEC bezalako aretoa bete edo milagarren kontzertua Zelanda Berrian eskaini eta gero. Baina, batez ere, bulkada artistiko bat.
Azken asteak jo ta ke eman dituzte entsegu aretoan lanean. Orotara 80 kanta prestatu dituzte, taldearen ibilbide osokoak, agurreko birako kontzertuetan errepertorio askotarikoa eskini ahal izateko.