Torturatu bakoitzeko, aulki huts bat

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 13:16

Iruñeko Gazteluko plazan mila aulki huts egon dira gaur. Aulki horietako bakoitzak Nafarroan torturak pairatu dituen herritarra irudikatu du. Ikerketa ofiziala egiteko beharra dagoela nabarmendu du Torturatuen Sareak. 

Gazteluko plazan mila aulki hutsekin egin dugu topo goizean. Euskal Herrian Torturaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Duela 38 urte hil zen Joxe Arregi torturen ondorioz. Mila tortura kasu izan daitezke Nafarroan. Eta horiei bizkar eman zaie urteotan. Bada garaia ikerketa ofizial bat egiteko. Horregatik, Nafarroako Torturatuen Sareak eragile politikoei eskatu die hauteskunde programetan torturaren inguruko ikerketa egiteko konpromisoa hartzea. 

Alderdi politikoekin, Foro Sozialarekin eta eurekin bildu nahi duten guztiekin batzartzeko nahia erakutsi du Torturatuen Sareak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!