"Liskarra" foruzainen eta guardia zibilen artean Almandozko tunelean

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 08:43
Bi kamioi Almanozeko tuneletan. Arg: transportealdia

Trafikoko esku-hartze batek eragin zuen bi polizien arteko "tentsio une gogorra". Arrazoia: gehiegizko pisua zeraman kamioiaren arreta nori zegokion erabakitzea. 

Bi foruzain eta bi guardia zibil. Almandozen kamioi batek izandako trafiko arazo baten aurrean liskarra sortu zen bi bikoteen artean. Nori dagokio Almandozko tunelean gertatzen den trafiko arazo baten arreta bere esku hartzea? Galdera horri erantzun desberdina planteatu zutelako "liskarra" izan zuten bi polizi bikoteek. 

Kamioiak lastoak zeramatzan. Zegokiona baino karga handiagoa zuen eta tuneleko zenbait argi-bonbila kolpatu zituen. Iritsitakoan gertaeraren tokira foruzainak hasi ziren arreta eskaintzen eta bitartean bi guardia zibilak gauza bera egiten hasi ziren. Orduantxe hasi zen bi polizien arteko liskarra. Tentsio uneak bizi baziren ere minutu gutxira konpontzea lortu zuten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!