Abiadura Handiko Trenaren kontrako elkarretaratzea eginen dute Tafallan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 08:28

Proiektu "faraonikoa" gelditzea beharrezkoa dela uste du Erdi Aldea Trenaren Alde plataformak. Larunbatean 17:00etan eginen dute elkarretaratzea. 

Udal zenbaitek, sindikato askoren, alderdi politiko eta kolektiboen babesarekin Erdi Aldea Trenaren Alde plataformak elkarretaratzea eginen du larunbatean Abiadura Handiko Trenaren kontra. Egun dagoen trenbide sarean inbertsioak egin ditzaten eta berriz ere abian jarri dezaten tren zerbitzu hori lanean ari dira. Uste dute ez dela beharrezkoa AHT bezalako proiektu "faraonikorik". Plataformako kideekin batera ELA, LAB, CGT, STeilas eta ESK ere aterako dira protestara. 

1.465 sinadura bildu dituzte plataformako kideek, Aguazon Cierzo eta Empuje peñek. Tafallako herritarren %17,7k sinatu dute AHTren inguruan herri galdeketa egiteko manifestua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!