Aldaketa sozialaren alde kalean eta hautesontzietan mobilizatzeko deia egin du LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 14:06

Duela 4 urte hasitako aldaketa instituzionalari jarraikortasuna eman eta alor sozialean ezkerretik aurrerapausu gehiago emateko ordua dela adierazi du LAB sindikatuak. 

Erregimena oraindik ere bizirik direla argi utziz, eta horretan enpresariak, patronalak, politiketan indar egiteko duten ahalmena salatu dute; abstenzionismoan ez erortzeko deia egin du sindikatu abertzaleak. "Ez dugu inolaz ere bat egiten aldaketa instituzionalari garrantzia kendu, ´denak berdinak dira´teoria zabaldu edo ta maiatzeko hauteskundeen garrantzia gutxiesten duten mezuekin".

LAB sindikatuak aitortu du, aldaketa motz geratu dela zentzu askotan, eta adibide moduan jarri dute oraindik ere patronalak eta UGT-k zein Comisiones Obrerasek duten poterea eta ezartzen duten bazterkeria….hala nola, Nafarroako enpresa haundienean sartzeko, Volkswagenen.  Baina balorean jarri dituzte aldaketak emandako bestelako aurrerapusuak, bermatutako errenta, kontratu publikoen legean sartutako klausula sozialak azpimarratuz. Maiatzean, ezkerretik aldaketari abiadura gehiago eta sakonagoa emateko deia egin du sindikatuak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!