Aurtengo lehen maniobra militarrak Bardean, aste honetan

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 08:45

Otsailaren 13, 14, 15 eta 18an eginen dituzte ariketa militarrak Bardeako Tiro Poligonoan. 

Bardeak Libre plataformak salatu du 2019ko lehen maniobra militarrak aste honetan izanen direla: otsailaren 13, 14, 15 eta 18rako iragarri dituzte. Benetako bonbekin ariko dira beste behin ere eta arriskua eraginen dute tiro poligonoaren inguruan. Errepideak itxiko dituzte eta denbora tarte batzuetan ezin izanen dira zeharkatu. Bardeak Libre plataformak kritikatu du Bardea eremu natural babestua dela eta hala ere Defentsa Ministerioak erabili egiten duela eremu hori militarrek maniobrak egin ditzaten. "Herritarrek erabaki beharko lukete Bardean egin behar denaren inguruan", uste du plataformak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!