Orain Baik eskatutako kaleratzeak onartzen diren erabakiko du parlamentuko Mahaiak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 08:21

Zerbitzu juridikoek ateratako azken txostenak jaso du "forma akatsak" daudela eskaeretan. 

Azken txosten juridikoaren arabera "forma akatsak" daude oraindik ere eskakizun horretan eta baliteke parlamentuko Mahaiak atzera botatzea Orain Bairen eskaera. Ahal Duguko hiru parlamentariak bota nahi ditu taldetik eta horretarako idatzizko eskaera egina du duela bi hilabete. Dena dela, zuzen ez dagoela-eta, berriz ere atzera botatzen ahal du Mahaiak. Akats horien artean bada bat, zeinetan, idazki horretan jasotzen da batzartu zirela Orain Baiko kideak baina ez du jasotzen bilera horretako gai zerrenda ageri. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!