Uxue Barkos: "Herritarren Nafarroa nahi dugula aldarrikatzen ari gara, eta ez Madrilen ordezkari direnen Nafarroa"

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 07:56

Uxue Barkos Lehendakaria Baluarten egindako ekitaldian. Arg: @unaihualde

Nafarroako lehendakariak eta Geroa Baiko kideek ekitaldi politikoa egin zuten atzo Baluarte jauregian. Itziar Gomez Iruñeko alkategaiak ere hartu zuen hitza. 

UPNrekin aritu da gogorren Uxue Barkos Lehendakaria: "Autogobernua ez da defendatzen ari Madrilen ultraeskuinarekin batera kalera atera denak", iradoki zuen. Espainiaren batasuna defendatzen ari da UPN eta modu horretan foru hobekuntzaren aurka edota Itun Ekonomikoaren aurka eta baita erregimen foralaren aurka ere, nabarmendu du Baluarte Jauregian egindako ekitaldi politikoan. Madrilen atzo egindako elkarretaratzeari begira uste du Barkosek "inflexio puntua" dela. 

Biharko Nafarroa  goiburuarekin egin dute hauteskunde atariko ekitaldia. Itziar Gomez Iruñeko Geroa Bairen alkategaia ere mintzatu zen atzoko ekitaldi horretan eta ez berak bakarrik baizik parlamentuko bozeramaile Koldo Martinez ere entzun ahal izan zen eta berarekin batera, Maria Solana eta Manu Aierdi kontseilariak ere.

Geroa Bairen erronka handietako bat "UPNk baino boto gehiago izatea" izanen dela nabarmendu zuen Uxue Barkos lehendakariak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!