Unibertsitate Publikoan medikuntza ikasketak jartzeko beharrik ez dagoela adierazi du Espainiako Osasun Ministroak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 11a, 07:54

Legegintzaldi honetako helburu nagusienetakoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan  medikuntza ikasketak ezartzearena. Egun soilik Opus-eko unibertsitate pribatuan egin daitezke ikasketa hauek.  Parlamentuaren gehiengoak eskatu du, Nafarroako Gobernuak bultzatu eta NUPeko zuzendaritzak eman beharrkeo pausu guztiak eman ditu jadanik, aurtengo irailean medikuntza ikasketak has daitezen. Madrilgo oneritziaren zai dago uneotan Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Asteburu honetan, Espainiako Osasun Ministroa izan da Iruñean. Maria Luisa Garcedok ez du ikusten NUP-en medikuntza ikasketak ezartzearen beharrik, dagoen formakuntza hobetu eta espezializazioa bultzatzea beharrezkoa dela adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!