Elizak egindako 1.431 inmatrikulazio berri salatu ditu Ondarearen Defentsaren Plataformak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 8a, 13:49

Pasa den urteko apirilean, Nafarroako Parlamentuak Jabetza erregistratzaileen Elkargoari, 1998.urtea baino lehen eliza katolikoak bere izenean jarritako ondasunen zerrenda eskatu zion. Pasa den hilabetean heldu zen zerrenda. Beste 1.400 inmatrikulazio berri ezagutu dira horrela, epea 2008raino zabalduz gero 2.500era igotzen delarik. Azpimarragarriena, ezagututako datuen artean, inmatrikulazio guztien arten %95a, elizkizunetarako ez diren ondasunak direla: etxeak, frontoiak, lur sailak… Ondarearen defentsarako plataformak salaketa argia egin du, ondare hauetatik eratortzen diren etekinak, deklaratzen al ditu eliza katolikoak?

Tokiko Administrazioko departamenduarekin bilera eskatu du Ondarearen defentsarako plataformak, datu hauek ezagututa, inmatrikulatutako ondasun hauek, herrien esku itzul daitezen bideak eta formulak aztertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!