Ez aurrera ez atzera geratu da autobus bat Aralarrera Uhartetik igo nahian

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 8a, 08:11

Madrilgo ikastetxe bateko taldea Aralarrera igotzen ahalegindu zen Uharteko pistatik. Elurra topatu zuten bidean eta galtzada egoera desegokian zegoela ohartu ziren. Ezin aurrera ezin atzera egin geratu ziren. 

Tajamar ikastetxeko ikasleak zeuden autobus barruan. Uharteko pistatik gora hasi zen autobusa Aralarrera igo nahian. Ez da ohiko bidea Aralarrera igotzeko hori baina "ezjakintasunak" bideratuta edo bide hori hartu zuen autobus gidariak. Berehala, ez aurrera ez atzera geratu zen autobusa. Bide ertzean elurra eta galtzada egoera desegokian daude pista horretan. Foruzaingoa hurbildu zen bertara eta autobus barruan zihoazen 39 pertsonak aterarazi zituzten. Denak ongi daude eta Uharteko areto bat zabaldu zuten autobusa bertatik atera bitartean ikasleak egon zitezen. 

Arratsaldeko lehen orduan geratu ziren ez aurrera ez atzera eta arratsaldeko 19:00ak alderan lortu zuten suhiltzaileek garabi erraldoi baten laguntzat autobusa desataskatzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!