PP, Ciudadanos eta Voxen manifestazioarekin bat egin du UPNk

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 7a, 15:09

PP izan ezik, UPNren erabakiaren aurka azaldu dira parlamentuko gainontzeko taldeak.

Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko elkarrizketetan nazioarteko bitartekaria nahi du Generalitateak. Espainiako Gobernuak "kontalariaren" figura proposatu du. 

Pedro Sanchezen gobernuak kontalariaren figura plazaratu duela eta, PPk, Ciudadanosek eta Voxek manifestaziora deitu dute. Igandean izanen da Madrilen, eta UPNk ere bat egin duela iragarri du. "Espainia batua eta konstituzioaren aldekoekin" izanen direla nabarmendu du UPNko Javier Esparzak.

PPNko Ana Beltranek ere sutsuki babestu du elkarretaratzea eta PSNko buruzagiaren aurka egin du. Esan du Maria Txibite "traidore" ari dela jokatzen. 

PSOEk egindako proposamena babestu du Maria Txibitek: "Faxistak bilduko dira igandean Madrilen. Kontalari baten figurarekin erdietsiko da bileretatik aterako den kontakizuna neutralagoa izata". 

Geroa Baiko Koldo Martinez en aburuz fabore bat itzuliko dio UPNk ultraeskuinari:

Por una España unida, elecciones ya goiburua izanen du igandean, eguerdian, Madrilen izanen den elkarretaratzeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!