Lapurtutako haurren kolektiboak babesa eskatu dio gobernuari

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 7a, 08:00
Lapurtutako haurren familiek babesa eskatu dute behin baino gehiagotan. Arg: sosbebesrobados

Gobernuak interes gutxi jarri du lapurtutako haurren aferan kolektibo horren ustez. Protokolo baten beharra ikusten dute kaltetuei arreta eskaintzerako garaian. 

Legeek ez dute batere balio baliabideak ez bazaizkie bideratzen. Hala uste du Lapurtutako Haurren Kolektiboak. Kritikatu du gobernuak ez diela arretarik eskaintzen eta asko direla babesgabe dauden familiak. "Legeak baldin badaude baina garatzen ez badira ez dute ezertarako balio", nabarmendu dute ohar batean. "Nafarroan biktima izan garenok urteak daramatzagu borroka honetan baina ez dugu apenas emaitzik lortu", adierazi dute. Andaluziako eredua nahiko lukete Nafarroarako: "Lapurtutako haurren aferan dauden herritarrei eskaintzen zaien arreta egokia da Andaluziakoa. Bada nora jo halako kasu baten aurrean baldin bazaude", gogoratu dute. 

Lapurtutako haurren aferan izanda eta Andaluziakoa izanda edozein ospitaletan eman daiteke lehen pausoa. Nahikoa izanen da ospitalera joan eta erditzearen inguruko informazioa eskatzearekin. Arreta eskainiko dizutela adierazi du kolektiboak. "Osasunbideak ere eskaini beharko luke arreta hori, denok izan beharko genuke eskubide berbera", diote. Ikerketak abiatu beharko lituzke Nafarroako Goberniak eta gertatutakoa argitzeko pausoak eman. "Erkidegoak baditu baliabideak, berezkoak, eta martxan jarri beharko lituzke berandu baino lehen", adierazi dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!