Greba feminista

Martxoaren 8-ko greba feministan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 6a, 14:00

Langile grebatik haratago, martxoaren 8koa emakumeen greba orokorra izatea nahi dute ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT, CNT, EHNE eta Hiru sindikatuek. Greba deialdia Nafarroako Gobernuan erregistratuta gogorarazi dute, ekoizpen arrunta gelditzeaz gain, kotizatzen eta ordaintzen ez diren emakumeen lan eta betebehar guztiak etengo direla martxoaren 8an.

Zapalkuntza ezberdinak azpimarratu dituzte sindikatuek, egun emakumeek pairatzen dituztenak. Lan arloan soldata arrakala, lan jardunaldiak edo ta enpresetan gora egiteko zailtasunez gain,  gizartean, familian, kalean…daudenak azpimarratu dituzte. Kalera ateratzeko arrazoi aunitz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!