Auzia berrikusteko prozesu honetan, lekuko berriek parte hartu dute, gazteen bertsioa berretsi dutenak, hau da, ez zela Guardia Zibilen eraso antolaturik izan, liskar txikia izan zela eta zigortuetako batzuk bertan ez zirela adierazi zuten.
Altsasuko gazteen gurasoek jakin izan dutenez Auzitegi Nazionaleko epaileek otsailaren 11 eta 18a jarri dute kasua berrikusteko egunak. Pasa den urtarrilaren 23tik auzitegiko apelazio aretoak, gazteen zigorrak berraztertzen ari da, defentsak planteatutako helegiteei erantzunez. 18tik aurrera ezagutuko da beraz, ezarritako kartzela zigorrak berresten dituen edo ta defentsaren argudioei erreparatuta, bertan behera uzten dituen. Altsasuko gazteek 2 eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak jaso zituzten, 2016an koska tabernan bi guardia zibil eta beren bikotekideekin izandako liskarrean parte hartu izana leporatuta.
Auzia berrikusteko prozesu honetan, lekuko berriek parte hartu dute, gazteen bertsioa berretsi dutenak, hau da, ez zela Guardia Zibilen eraso antolaturik izan, liskar txikia izan zela eta zigortuetako batzuk bertan ez zirela adierazi zuten.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.