Arcelor Mittaleko lan-taldea langile baten "kanporatze-zalantzazkoa" salatzen ari da

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 1a, 13:31

Legasako Arcelor Mittal lantegiko langileak protestan izan dira gaur Iruñean, Lan Ikuskaritzaren egoitzaren parean. Azken aldian lan zamak behera egin du eta enpresak zenbait trikimailu erabili ditu langileak nahi eran erabiliz.

Gogoan izan dute duela zenbait urte errelebo-kontratu ugari egin zirela. Horietako batean hartu zuen parte bost urtez Jon izeneko lankideak. Hura amaitu eta duela sei hilabete berriz ere Arcelor Mittalen deia jaso zuen lan eskaintzarekin. Hiru urteko kontratua eskaintzan. Une horretan beste lan batean zebilen, baina, baiezkoa ematea erabaki zuen. Ezusteko batekin egin zuen topo baina: klausula bat sartu ziote sei hilabetez proban aritzeko. Sei hilabete horiek amaitu aurretik kaleratu egin zuten langilea. Eta ez zen hasiberria, lanpostu horretan bertan lan egindakoa izan baitzen lehenagotik ere. 

Langilea berriz har dezaten abokatuarekin ari dira egin beharreko tramiteak egiten. Onartezina da enpresak hartu duen jarrera. Langile batekin gertatu da orain baina etorkizun baterako lehen adibidea izan daitekeelako kezkatuta daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!