Uxue Barkos: "Gazteak bunker bat eraikitzen ari ziren, ez zuten hitz egiteko asmorik"

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 1a, 12:54

Beaumont, Barkos eta Aierdi batzordean.

Marques de Rozalejo eraikina zergatik itxi duten jakin nahi izan du Orain Baik. Lehendakariak segurtasuna lehenetsi dutela esan du. 

Maravillas gaztetxean "bunker bat" prestatzen ari zirela esan du lehendakariak, eta gobernua uneoro "segurtasunaren alde" jardun dela argudiatu du. Gazteekin elkarrizketa izaten ahalegindu da gobernua baina borondaterik ez dutela sumatu esan du. Segurtasuna lehenetsi da Marques de Rozalejo eraikinean eta ikuskaritzak eginda erabaki zen ez zela segurua. Besteak beste adierazi du Barkosek argindar kableak babesik gabe zabaldu zituztela eraikin osoan, obrak egin dituztela ikuskaritzarik gabe edota zoruan zuloak zeudela... Foruzaingoa neurriz aritu zela esan du Barkosek eta ez zituztela gomazko pilotak erabili ez eta leihoetara jaurti ere.

Laukoaren artean "desberdintasunak"

Beste modu batean bidera zitekeen segurtasunaren auzia Orain Baiko Laura Perezen ustez. Beste modu batean ekin beharko luke aldaketaren gobernuak, gaineratu du. Gobernua babesten duten gainerako hiru alderdien artean, Geroa Bai azaldu da konformeen egindakoarekin. Koldo Martinezek esan du autogestioaren alde egon daitezkeela baina ez modu horretan. Eta gero beste hau ere esan du gainerakoei batere gustatu ez zaiena: "Gobernuak gai honekin jakin izan du laukoaren gainetik egoten". 

Laukoaren artean badira desadostasunak baina Gobernua EH Bilduren gainetik ez aritzea espero du Adolfo Araizek. Nahiz eta beste modu batean ariko liratekeen eurek, Rozalejoren okupazioaren ondorengoaz mintzo da Araiz:

Nahikoa egin ez izana leporatu dio oposizioak

Oposizioak "utzikeriaz" aritzea egotzi die Barkos lehendakariari eta Maria Jose Beaumont Barne kontseilariari. Konplejuak izan dituzte modu eraginkor batean jarduteko, lehenengo egunetik aterabehar zituzten eraikinetik nola edo hala PSNren ustez. Ulertezina da UPNrentzat inor atxilotu ez izana. Eta PPk dio okupak isekan aritu zaizkiela guztiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!