Orain Bai taldeko lau parlamentariek, Laura Perez, Carlos Couso, Fanny Carrillo eta Ruben Velascok, atzo erregistratu zuten idatzia Ainhoa Aznarez, Tere Saez eta Mikel Buil kaleratzeko eskaera jasotzen zuena. Aurretik aurkeztua zuten idatzi bat baina "forma-arauak" betetzen ez zituelako hamar eguneko epea zabaldu zieten berriz "hutsuneak bete eta egokitasunez" aurkezteko idatzi berri bat.
Testu berri horretan azaldu dute Orain Baikoek joan den astelehenean gonbitea egin zietela Aha Dugukoei batzartzeko eta talde parlamentarioaren barruan elkarbizitza ahalbidetzeko proposamena mahai gainean jartzeko. Baina ez ziren bilera hartara joan eta hortaz ez dute ikusten borondaterik egoera bideratzeko.