Hiru urtean eginen ditu Erriberri eta Tafallako trenbide sareko lanak Adif-ek

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 1a, 08:10

>54 milioi euro bideratuko ditu 7,6 kilometroko lanak egiteko; alegia, zazpi milioi euro kilometro bakoitzeko. >Hiru urteko lanak izanen direla aurreikusi dute. 

Erriberri eta Tafalla arteko trenbide sarea egiteko adjudikazioa erdietsi du Adif-ek: 54 milioi euro beharko dira Abiadura Handiko Trenaren zati hori egiteko. Barne hartzen du Castejon eta Iruñerria lotzen dituen korridorea ere. Erriberri eta Tafalla arteko zatiak 7,6 kilometro ditu denera eta bi herrietatik pasatzen da. Aurtengo urte amaieran hasiko dira lanak egiten eta hiru urte edo hiru urte terdian amaitutzat emanen litzaieke lanei. 

Europako zabalerara egokituko dena izanen da eta bide bikoitza izanen duen plataforma eraikitzea da asmoa. Lan nagusien artean zenbaitzuk ere aurreratu dituzte: Monte Planon tunela egin beharko dute 1.560 metrokoa. 

Otsailaren 16an protestara deitu dute

Erdialdea Trenaren Alde plataformak deituta otsailaren 16an elkarretaratzea eginen dute Tafallako tren geltokiaren parean 17:00etan. Proiektu sozial baten alde ariko dira eta Abiadura Handiko Tren txikitzailearen kontra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!